Zerbitzuak

Zerbitzuak

CBT konpainian argi dugu oso garrantzitsua dela beti egunean egotea teknologiari dagokionez. Eguneroko bizitzan teknologia berriak erabiltzea lagungarria da erabiltzailearen esperientzia hobetzeko eta informazioa kudeatzeko, horretarako sarbidea eskainiz edozein puntutik eta edozein unetan. Horregatik, gure zerbitzuak eskaintzen ditugu, teknologia berrien bidez Komunikazioaren eremuan balio erantsia eskaintzera bideratuak.

Edukiaren kudeaketa eta elkarreragina

CBT konpainian, ideia eta konponbide teknologikoak garatu eta ezartzen ditugu hainbat eremutan, hala nola Turismoan, Kulturan eta herritarren Informazioan oro har, horretarako gune interaktiboak eta ingurune dinamikoak sortuz, non informazioa modu dinamikoan igarotzen den ukimenezko gailuen edo gailu mugikorren bitartez. Horrela, nabarmen hobetzen dugu erabiltzailearen esperientzia, inguratzen duenarekiko elkarreraginaren bitartez, baita bezeroaren esperientzia ere, bere premietara egokitutako edukien kudeatzaile bat jartzen baitugu haren esku.

Aholkularitza teknologikoa eta produktuaren garapena

Aholkularitza teknologikoaren eremuan lan egiten dugu, produktu berritzaileak diseinatu eta sortzen ditugu, eta neurrira egindako garapen teknologikoko zerbitzuak eskaintzen ditugu, zure enpresaren edo erakundearen komunikazio-premiei konponbide bat ematearren.

CBT konpainian, lan integrala egiten dugu, hau da, premiak identifikatzen ditugu, produktua edo zerbitzua diseinatu eta garatzen dugu, konponbidearen ezarpen teknologikoaz arduratzen gara, eta edukiak dinamizatzen ditugu, beharrezko bide edo kanalen bitartez