Askartza

Software

Askartzako informazioaren kudeaketa

Informazioaren kudeaketa-sistema bat diseinatu, garatu eta txertatu dugu Bizkaiko eskola garrantzitsuenetako batean. Sistema diseinatuta dago eskolaren barruan sortzen den informazio guztia, betiere eskola-informazioaz haratago, modu arinean eta zuzenean igaro dadin zentroko profesional guztien artean, era horretan informaziorako sarbide zuzena eta fidagarria ahalbidetuz.

Askartza Claret eskolak 2.000 ikasle eta 250 profesional baino gehiago ditu, eta beste edozein zentrotan bezala, ikasleekin eta zentroaren barne-prozedurekin lotutako informazioak tratamendu espezifikoa behar du, kalitatea, segurtasuna eta arintasuna bermatzeko informazioaren kudeaketa-fluxuetan.