SUS en smartphone

Mugikorra / Software

Smart Urban Spaces

Smart Urban Spaces I+Gko proiektu batetik sortu zen, eta horren helburua da Smartphone-aren bitartez hiri-inguruneetan sortzen den informaziorako sarbidea ahalbidetzea. Horrela, hiritarrek beren udalerriarekin lotutako informazio asko ikus dezakete modu arin eta errazean.

SUS aplikazioa hirietan hiri-garraioari buruzko informazioa modu dinamikoan eta interaktiboan kudeatzera dago zuzendua, gertuen dagoen geltokia edo zure premietara ongien egokitzen den geltokia adieraziz, aurreikusten den itxaroteko denbora adieraziz, edo aurreikusitako ibilbidean ikus daitezkeen puntu interesgarriak adieraziz. Informazioa unean bertan eguneratzen da, eta, beraz, informazio fidagarria lortzen da interesatzen zaizkigun hiri-garraioen egoerari buruz.

SUS aplikazioa garatu dugu smartphone-en bitartez erabiltzeko, gailu guztiekin bateragarria dela bermatuta. Horretaz gain, bertsio guztiz irisgarri bat garatu dugu, ikusmen-urritasuna duten pertsonek erabiltzera bideratua, era horretan hiritar gehienentzako erabilgarritasuna bermatuz.

Â