Realidad aumentada en Paris des Chefs

Ekitaldiak / Interaktiboa / Marketing eta Komunikazioa

Paris des Chefs

Paris des Chefs ekitaldiak gastronomia eta diseinua elkartzen ditu, eta urtero egiten da Parisen. Ekitaldiaren 4. edizioa 2012an egin zen, eta chefek, diseinatzaileek, aktoreek, musikariek, estilistek, arkitektoek, argazkilariek eta abarrek parte hartu zuten, hainbat herrialdetatik etorriak, hala nola: Brasil, Estatu Batuak, Italia, Alemania, Peru, Britainia Handia, Frantzia, Espainia, etab.

CBT konpainiak 4. edizio horretan parte hartu zuen Bilboko Nerua Guggenheim Jatetxeko chef Josean Alija jaunaren eskutik. Chefak zuzenean prestatzen zituen platerak paperarekin diseinatuz, CBT konpainian plater horiek eraiki genituen origami teknikaren bitartez, azalen eta azaleren arteko harreman sentsitibo bat ezarriz.

Aurkezpenari balio erantsia ematerakoan, errealitate handituko APP bat diseinatu genuen, eta horren bitartez aukera ematen zen prestatutako platerei nahiz horien uztartzeari buruzko informazioa in situ eskuratzeko.