I+G+b

Ikerkuntza, Garapena eta Berrikuntza

CBT konpainian kontzienteak gara I+G+Bk enpresaren produkzio-prozesuetan duen garrantziaz. Horregatik, I+Gko eskualde, estatu eta Europa mailako proiektu askotan lan egiten dugu eta horietan parte hartzen dugu, eta ezagutza eskuratu eta partekatzen dugu, produktu eta zerbitzu berritzaileen sorkuntzan eraginez. Horren ildotik, hainbat sari lortu ditugu proiektu berritzaileen garapenean, hala nola 2013 CONTACTLESS & MOBILE AWARD, ITEA2 SILVER 2011 AWARD edo CELTIC GOLD 2012 AWARD, besteak beste.

Konponbide berritzaileak

I+G da CBT konpainiaren produkzio-prozesuak elikatzen dituen motorra, bai barrualdetik, bai bezeroari zuzenduta egiten ditugun lanetan. Horrek aukera ematen digu berritzaileak izateko eta konponbide bereizleak eta bakarrak eskaintzeko, Marketinaren eta Komunikazioaren munduko produktu edo zerbitzu tradizionalenei dagokienez.

Balio erantsia

Gure lanetan konponbide edo produktu berritzaileak ezarrita, balio erantsi handia ematen diegu zerbitzu guztiei, eta, beraz, bezeroak irudiaren kalitatea eta besteekiko bereizkuntza handitzen du, inpaktu handiagoa sortuz bere produktuen eta zerbitzuen kontsumitzaile potentzialen artean

Berrikuntza Teknologikoak aukera ematen digu produktu berriak eta berritzaileak diseinatu eta garatzeko, eta gure zerbitzu eta produkzio-prozesu guztiak nabarmen hobetzeko, era horretan gure lan guztien kalitatea handitzea lortuz.